XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erne daude beste morroiak ere.

Ez da anker ori gelatik irtengo.

Ixilune luze baten - ondorean, abotsa gorago jasoaz, zorrotz jaurti zuan bere azken epai-itza Lady Prenderby erretxinduak: - Ez dala gelatik irtengo esan dut?.

Bai orixe! Irten bearko du.

Berealaxe gañera.

Gelatik, eta etxe ontatik eta betirako.

Oraintxe bertan.

Morroiek ipiñiko dute geiagoko astirik gabe kanpoan. Ale!.

Ta leioa kaskatako beltzean itxita, aidean joan zan Lady Prenderby morroiei zer egin esatera.

Goizeko lauak laurden gutxigotan iritxi zan zalpurdiz Mr. Freddie Widgeon Gaztea bultziaren (trenaren) geltokira.

Biggleswade`k ekarri zituan zalpurdiaren ugelak.

- Agur, jauna. Ibillaldi on bat opa dizut. Agur.

- Agur, Biggleswade. Eskerrikasko -.

Baña itz auek entzuterako bazijoan zalpurdian, arin jauregiruntz morroi nagusia.

- Au duk, au! - zion gure adiskideak - Andregai baten billa joan eta andregairik gabe eta katuz beterik itzuli.

Ez omen, zegoan, jaunak, oso, kontentu une aietan gure adiskide ori.

- Zergaitik zion, ordea, katuz beterik irten zala, katurik berekin ez zuan ekarri-eta?.

- Ezetz? Izpiritua zekarren katuz betea, gogoa, irudimena, oroimena.

Gure adiskideak ez ditu iñoiz oroimenetik katu oiek uxatuko.

Katuz betea itzuli zan beraz, bai jaunak: Andregairik gabe eta, katuz betea.

Bultzia esne-poto aundiz eta barazki-otar galantez zearo zamatua zetorren.

Britani`ko zaldun batentzat ez zan ua bidazti-era egokia izango, baña sekulan dotoretasunik galdu gabe, alai iritxi zan Londres`era, aza, tipula eta kalabaza tartean Mr. Freddie Widgeon Gaztea.

Alai eta itun (triste).

Alai... Arramaskak zeritzan deabru-etxe artatik aldegin zualako.

Itun... andregai-billa joanda, andregairik gabe eta katuz betea itzultzen zalako.

LATIEGI`TAR Bixente`k bere erara euskeratua.